Josu Garcia, Soy Tu Company enpresako antolatzaileak azaldu duenez: "Arrakastatsua izan da gaurko ekitaldia. Bideo-jokoak gizarteratzeko asmoz, normalizatzeko, eta teknologia berriak gazteei eskura jartzea da gure helburua. Egunerokoan ez dituzten teknologiekin arituz, hauekiko interesa piztea nahi dugu".
Clash Royale eta Hearthstone bideo-jokoen txapelketak egin dituzte Internet bidez, 3D inprimagailuak ere erakusgai izan dituzte, eta dron txikiak maneiatzen ere izan dira gaztetxoenak, besteak beste.