Estutasunik pasatu gabe eskuratu du denboraldiko lehen garaipena Ford Mugarri Arrasatek

Mirari Altube Arrese 2017ko ira. 23a, 20:13

Ford Mugarri Arrasate taldea.

Denboraldi-aurrean etxerako lanak ondo egin dituela erakutsi du Ford Mugarri Arrasatek, eta lasaitasunerako tarterik barik, baina larritasunik pasatu gabe, 27 eta 22 hartu du mendean Deusto Loiola Unibertsitatea.

Lehenengo hamar minutuak bakarrik izan dira parekatuak; izan ere, ondoren aurretik jarri da Ford Mugarri Arrasate eta lau bat goleko aldearekin izan da uneoro atsedenaldira arte (14 eta 10).

Bigarren zatian ere antzera jardun dute, eta Deusto Loiola Unibertsitatea ezin izan da berdintzera ere hurbildu; bukaeran: 27 eta 22. Larritasunik ez dute pasatu etxekoek, urduritzeko arrazoirik ere ez dietelako eman bizkaitarrek, baina oraindik erritmoa hartu beharra dutela agerian geratu da. 

Denboraldiko lehenengo garaipena beti dela garrantzitsua adierazi du Mikel Zuloaga jokalariak, bi urte kanpoan pasa ostean etxera etorri berri denak, baina oraindik lan asko dutela egiteko onartu du. Pausoz pauso aurten ere goiko postuetan izateko gogotsu ekin dio ligari Ford Mugarri Arrasatek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak