Bi arazorentzako konponbideak eskatzen

Xabi Gorostidi 2017ko ira. 22a, 16:36

Arrasateko EH Bilduk ospitale ondoko putzuaren eta GI-627 errepideak Kataide inguruan duen egoeraren inguruan azalpenak eskatu ditu. Lehenari buruz Eusko Legebiltzarreko taldearen bidez, eta bigarrenari buruz Batzar Nagusiko taldearen bidez.

Bi gai horiekiko kezkak eraginda, Arrasateko EH Bilduk Legebiltzarrera eta Foru Aldundira jotzea erabaki du konponbide eske.

Ospitale ondoko putzua

Duela hamar urtetatik inongo erabilpenik dago Arrasateko Zerrajera eremuko D lursaila. Eusko Jaurlaritzaren menpe dagoen Visesa enpresak du bertako ardura, bertan izaera publikoko etxebizitza publikoak egitea baitzen hasierako asmoa.

Horiek egin ahal izateko lurzoruan zuloa egin zuten, baina ordutik ez da beste esku hartzerik egon, eta putzu handi bat geratu da bertan.

"Ordutik hainbat kexa egin dituzte inguruko biztanleek eta baita  ber-bertan den ospitaleko erabiltzaileek, arratoiak, eltxoak eta abarrak direla eta. Udalak ere errekerimendu ugari egin dizkio Visesari, animali izurrite hauez gain eremuaren atea konpontzeko eskatuz edo azkenak landare inbaditzaileen kontrolaren inguruan" azaldu dute EH Bilduko ordezkariek.

Maider Otamendi EH Bilduko legebiltzarkide eta bozeramale ordeak informazio eskaera egin zion Iñaki Arriola Ingurumen, Lurralde antolaketa eta Etxebizitza sailburuari, besteak beste bere garaian agindutako etxebizitza egiteko asmorik duten jakite aldera. Martitzenean tramitatu zen eskaera, eta 20 eguneko epean jaso beharko lukete Jaurlaritzaren erantzuna.

Bihurgune 'arriskutsua'

Bergaratik Arrasaterako norabidean, Kataide poligonoaren parean dagoen bihurgunean gertatzen diren istripu kopuruarekiko kezka ere helarazi du EH Bilduk. Astelehen goizean, adibidez, beste istripu gertatu zen.  Hala, 2017an zenbat istripu gertatu diren, eta horiek gutxitzeko neurrik hartuko duten galdetu diote Bide Azpiegituretako diputatuari. Zentzu horretan, abiadura neurtzeko radarra jartzea eta bidea berriz asfaltatzea proposatzen ditu EH Bilduk konponbide gisa.
Ordenantza fiskala

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak