Arrasateko batzokiaren kontra egindako pintaketak salatu ditu EAJk

Txomin Madina Milikua 2017ko ira. 22a, 15:52

Arrasateko batzokikaren fatxadan egindako pintaketak.

Pintaketen harira oharra kaleratu dute EAJren Gipuzkoa Buru Batzarrek. Azpimarratu dute gisa horretako gertakariak "urtetako estrategia politiko-militarraren hondarrak" direla. Arrasateko jeltzaleek, era berean, publikoki elkartasuna adierazteko eskatu diete beste talde politikoei

Bart Arrasateko batzokiaren fatxadan egin zituzten pintaketak salatzeko EAJren Gipuzkoa Buru Batzarrek zera adierazi du prentsa-ohar batean: "Benetan deitoragarria da oraindik orain hitza eta elkarrizketa jorratu beharrean irain eta mehatxuaren bidea –hori bai, ezkutuan- erabiltzen dutenak izatea gure artean".

"Gisa honetako gertakariak, urteetan pairatu behar izan dugun estrategia politiko-militarraren hondarrak dira, zeinaren ondorioak oraindik ere pairatzen ditugun. Horrengatik, EAJ-PNV-k Herri honen gogoen kontra doazen ekintza eta joera hauek gaitzetsi nahi ditu", gaineratu dute jeltzaleek.    

Arrasateko EAJ

Arrasateko EAJk pintaketak ''irmoki'' gaitzesten dituela azaldu du, eta gaineratu: "Iraganeko horrelako jokabideek herritargoak eskatzen duen elkarbizitza eta bakearen bidean oztopoak jartzea eragiten dute. Elkarren arteko errespetuari falta bat izateaz gain, bizikidetza kutsatu nahi duten akzioak salatu beharrean aurkitzen gara".

Arrasateko jeltzaleek adierazi dute baita ere udalean ordezkaritza duten gainerako alderdiei dei egiten dietela euren babesa eta elkartasuna publikoki erakusteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak