Arrasate Musikaleko eta Vianako Udal banden kontzertua

Jokin Guridi 2017ko ira. 22a, 12:44

Irailaren 30erako antolatu duten elkartruke musikala eta Monterron parkean eskainiko dute kontzertua bi taldeek, eguerdiko 12:30etan.

Vianako Udal musika bandak 13 urteko ibilbidea du eta hasiera batean Udal Musika Eskolako 28 lagunek osatuta bazegoen ere, gaur egun 55 musikariraino hazi da. Nahiz eta kontzertu gehienak Vianako jaien inguruan egiten dituen, Frantzian, Zaragozan, Gandian edo Donostiako Danborradan ere eman dituzte emanaldiak. Joan Manuel Serratekin ere jo zuen 2013an Javier Solano Mendiolaren zuzendaritzapean dagoen bandak.

Honetaz gain, Nafarroako bandak urtero elkartruke musikal bat egiten du herri desberdinekin eta Lodosa edo Buñuel bezalako herrietan egon ondoren, aurten Arrasateren txanda da. Kontzertua Monterron Parkean emango dute irailaren 30ean, larunbata, eguerdiko 12:30etan eta euria eginez gero, San Frantzisko elizan.

Kontzertuan zortzi pieza joko dituzte, lehen hiru piezak Arrasate Musikaleko bandak interpretatuko ditu, hurrengo hirurak Vianako Udal bandak eta azken biak bi bandek batera joko dute. Zehazki honako pieza hauek izango dira:

  • Viana suena así - L.M. Monge

  • Tribute a Clarinete - C. Amarelinho (klarinete bakarlaria: Carlos Gonzalez)

  • La gota fría - Emiliano Zulueta

  • Exodus - Ernest Gold

  • Ezpata-Dantza - Miguel G. Bastida

  • Symphonic Highlights from Frozen - S. Bulla

  • West Side Story - L. Bernstein

  • Waltz n. 2 - D. Shostakovich

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak