Okendoko ludotekaren zabalkundea egin zuten atzo

Itziar Larrañaga Sarasola 2017ko ira. 22a, 12:44
(Argazkiak: Txatxilipurdi elkartea)

Atzo arratsaldean Okendoko ludoteka ezagutarazteko eta kurtsoari hasiera emateko, hezitzaileak kalera irten ziren. Herriko haur, nerabe eta nagusiak jolasaren bitartez alaitzeko asmoz.

Bestalde, Txatxilipurdi elkartea aisialdirako hezitzaileen bila dabil lan poltsa bat osatzeko.

Kaleko ibilbidea

Euskal Herria plazan hasi zuten ibilbidea, eta handik txoko ezberdinetara jo zuten hainbat jolas egiteko: Zaldibar, Biteri plaza, Herriko Plaza, Seber Altube eta amaitzeko Okendoko ludotekara joan ziren. Amaitzeko amets harrapakaria egin bitartean, merienda osasuntsuaz gozatzeko aukera izan zuten parte-hartzaileek.

Antolatzaileak gustura daude gerturatu zen jende kopuruaz, eta ludoteken zabalkundea "arrakastatsua" izan dela adierazi dute.

Hurrengo astean

Irailaren 26an, eguaztena, izango da Usaetxeko ludotekako zabalkundea; San Andres auzoa, Arimazuri eta Munar inguruan irtengo dira kalera. Bestalde, irailaren 29an, egubakoitza, Santamainako ludoteka ezagutzeko aukera egongo da. Santamaina eta Musakolako auzoak girotzen arituko dira.

Txatxilipurdiko lan poltsa

Txatxilipurdi elkarteak bertan lan egiteko interesa duten guztiekin lan poltsa bat sortu nahi du. Arrasateko udal ludoteka eta gaztetxokotan ordezkapenak egiteko litzateke, aisialdiko hezitzaile moduan.

Lanpostuaren ezaugarriak:

  • Ludoteka eta gaztetxokotan hezitzaile lanak burutu

  • Haur eta nerabeekin harremanak sortu

  • Lan hezitzaile eta euskalduna burutu

Kontutan hartuko da:

  • Euskarazko EGA titulua edo baliokidea izatea

  • Begirale titulua izatea

  • Arrasate edo ingurukoa izatea

  • Antzeko lanean esperientzia izatea

  • Talde lanean lan egiteko gaitasuna

  • Lanerako prestutasuna

  • Euskara Elkarte edo euskalgintzako beste erakundeetan izandako esperientzia

  • Herrigintzan izandako ibilbidea

Eskaintzen den lanaldia:

  • Ordezkapenak egitea:

    • Ludoteka: astelehenetik ostiralera. Arratsaldez.

    • Gaztetxoko: astean zehar eta asteburuetan. Arratsaldez

Aurkeztu beharrekoa:

  • Bidali curriculuma helbide honetara: (idazkaritza@txatxilipurdi.com)

  • Ludotekan edo gaztetxokoan lan egiteko lehentasunik izanez gero, zehaztu ezazu emailean.

Harremanetarako telefonoa: 943 79 54 46.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak