Oroimen egun "borobila" izan zen domekakoa

Xabi Gorostidi 2017ko ira. 21a, 17:59

Azken urteetako eguraldi eskasa ez zen domekan Besaidetik agertu, eta oroimen eguna giro ederrean ospatu zuten. Besaide Mendi Elkarteko presidente den Aitor Zubiagaren iritziz, hiru probintzien muga balioan jartzeko lan egin beharra dago, "ez baikara ohartzen eskuartean daukagun altxorraz".

Debagoieneko turismoa sustatzeko indargune bezala ikusten du Besaide Zubiagak, baina hori lortzeko hobekuntza batzuk egiteko tartea dagoela uste du. "Motorrak bertatik nahieran ibiltzea nolabait arautu beharko litzateke. Horrez gain, Arrasate alderantz dagoen pinudia kentzea eta iturritik monumentura dagoen bidea atontzea ere lagungarria izango litzateke".

Azkenik, oroimen egunari indar handiagoa emateko, Arrasateko, Aramaioko eta Elorrioko mendizale elkarteen arteko elkarlana estutzea beharrezkoa dela nabarmendu du. "Orain arte ez dugu harreman handirik izan, baina bagabiltza harremana gutxinaka sendotzen".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak