Kataluniako arazoari buruz ezohiko osokoa egitea eskatuko du oposizioak

Xabi Gorostidi 2017ko ira. 21a, 14:03

Gure Esku Dago dinamikak Kataluniari buruz bi proposamen helarazi dizkio Udalari: gaiari buruzko ezohiko bilkura egitea, edo adierazpen instituzionala egitea. Udal gobernuak ezohiko osokoa egiteari uko egin dio, eta ostean ezinezkoa izan da alderdi guztien artean adierazpen instituzionala adostea. Hala, EH Bilduk, Irabazik eta Baleikek ezohiko osokoa egitea eskatuko dute.

Komeni da gogoratzea mozio hau iraileko osokoan planteatu zitekeela, baina udalbatzak ez du ohiko osoko bilkurarik deitu irailean.

Urriaren 3an da egitekoa opor osteko lehen osoko bilkura, eta bertan mozio gisa gaia landu daiteke. Baina oposizioko hiru alderdiek ezohikoa deitzearen alde egin dute, besteak beste, urriaren 1a baino lehen eduki ahal izateko Katalunian bizi duten egoerari buruzko eztabaida.

Ezohiko osoko bat egitea eskatzeko, udalbatzako zinegotzien laurdenaren sinadurak behar dira, eta bilketa hori egin ostean bihar bertan eskaera formala egitea da oposizioko alderdien asmoa.

Behin hori eginda, alkatearen esku geratzen da ezohiko bilkura egitearen erabakia, eta horretarako 15 egun naturaleko tartea dago. Hala, urriaren 16ra arte izango luke Maria Ubarretxenak erabakia hartzeko tartea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak