Ikasturte berriko zinema emanaldiak asteburu honetan hasiko dira

Maite Txintxurreta 2017ko irailaren 21a

Zapatuan Dunkerque filmaren bi emanaldi izango dira Amaia Antzokian, eta domekan eta astelehenean beste bana. Umeei zuzendutako Gru 3: Mi villano favorito ere emango dute zapatuan eta domekan.

Udako oporretako geldialdiaren ostean, Amaia Udal Antzokiko aretoko zinema emanaldiei ekingo diete berriro aste bukaera honetan.

Hala, zapatuan bi emanaldi egongo dira, 19:30ean eta 22:00etan, biak ala biak Christopher Nolanen Dunkerque filmarenak. Drama generokoa da eta 12 urtetik gorakoei zuzenduta dago. Domekan, 19:30ean, film horren beste saio bat izango da, eta astelehenean ere bai (20:30).

Umeendako eskaintzari dagokionez, Gru 3: Mi villano favorito emango dute zapatuan, 17:00etan, eta domekan, ordu berean.

Hurrengo asteburuan, helduendako Kingsman: Círculo de oro filma emango dute eta umeendako, berriz, Emoji.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak