Arrasateko tailagileen elkarteak (ARTE) hasiberriendako egur taila ikastaroa antolatu du, mundu horretan hasteko interesa duten guztiek proba egin ahal izan dezaten.
Ikastaroa tailagile elkarteak Nafarroa etorbidean, Debagoieneko Ospitalearen aurrean, daukan lokalean izango da, urriaren 2an hasita.
Hogeita hamar orduko hastapen ikastaroa izango da, eta astean hiru aldiz elkartuko dira egun bakoitzean ordu eta erdiko saioak egiteko. Tailagileen elkarteko kideen eskutik jasoko dituzte taila egiteko oinarrizko ezagutzak.
Izen-ematea
Taila ikastaroan parte hartzeko interesa dutenek 620 17 42 55 telefonora dei egin dezakete (Jose Mari).
Izena ematen dutenen artean aukeratuko dute asteko hiru egun horiek zeintzuk izango diren, gehiengoari komeni zaionaren arabera.