Kataluniaren aldeko kontzentrazioa barikuan

Xabi Gorostidi 2017ko irailaren 20a

Irudia: www.agora-revistaonline.com

EH Bilduren udal taldeak antolatuta "erreferenduma demokrazia dela defendatzeko, espainiar gobernuaren erasoak salatzeko eta kataluniar herriak bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea duela aldarrikatzeko" elkarretaratzea egingo dute Herriko Plazan, 19:30ean.

Kontzentrazioaz gain, urriaren 1eko erreferendumaren testuinguruan, etxeko balkoietan esteladak jartzera animatu dituzte herritarrak.

Amaitzeko, urriaren 1ean Itxaro Artola eta Eneko Barberena EH BILDUko zinegotziak Katalunian
izango dira Udalbiltzako beste hamarnaka hautetsirekin batera babesa adierazteko kataluniar
herriari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak