53koen kintada
1953an jaiotako kintoak Donostiara joango dira irailaren 30ean. Bertara joan nahi dutenek 65 euroko diru-sarrera egin beharko dute Laboral Kutxako kontu honetan:
- 3035-0202-74-2021044186.
Hau egun berezi horretarako prestatu duten egitaraua:
- 8:30etan irteera Garibai etorbideko geltokian, 9:00ak aldera Pasai San Pedrora iristeko.
- 10:00etan, Albaola museora bisita
- Ondoren Muguruza Ardoak ardandegian hamaiketakoa egin eta 12:00etan Donostiara bidaia Donostia hiria katamaranean.
- 13:15etatik 14:30etara poteoa eta jarraian, Antiguo auzoko Baso-etxea elkarte kulturalean bazkaria, Imanol trikitilariak girotuta.
- 20:00rak aldera Arrasatera itzulera.
61koen kintada
1961an jaiotakoek Arrasaten ospatuko dute euren kintada. Bertara joan nahi dutenek 65 euroko diru-sarrera egin beharko dute Laboral Kutxako kontu honetan, urriaren 12a baino lehen:
- ES47-3035-0001-5100-1116-5507.
Honakoa da prestatu duten egitaraua:
- Elkartu: 11:30ean, Parrokiako arkupean.
- Bisita gidatua Arrasateko gune historikoan (poteoa ere izango da).
- 14:30 Garibai bus geltokitik (zaharren egoitzaren parean) Garagartzako Arteaga jatetxera autobusean.
- Bazkariaren ostean dantzaldia eta kopatxoa DJ-arekin.