Talde nagusiak Euskal Ligara igo berri den Ordizia izan zuen aurrean eta ondo izerditu behar izan zuten garaipena lortzeko: 29-28.
Argazkia: Arrasateko eta Ordiziako jokalariak talde argazkian, partidua hasi aurretik
"Asko dugu hobetzeko"
Partiduari dagokionez, lehia parekatua izan zen azkenera arte. "Halako partiduak erritmoa hartzeko eta sentsazioak ikusteko izaten dira eta atzokoan ez ziren onak izan. Asko dugu hobetzeko", uste du Josu Herrero, Pitxiren semeak. Hurrengo asteburuan hasiko dute liga Arrasate Eskubaloi Taldekoek.