"Egoerak horrela jarraitzen duen bitartean Elkartasun Eguna antolatu beharko dugu"

Jokin Bereziartua Lizarazu 2017ko ira. 16a, 20:22

Euskal preso eta iheslarien aldeko Elkartasun Eguna, herritarren erantzunari dagokionez, arrakastatsua izan da antolatzaileen esanetan. Hala ere, berriro ere antolatu behar ez izatea da euren helburua; Biteriko umeen txokoa, herri bazkaria –170 lagun elkartu dira– eta tabernetako kontzertuak giro onean joan dira. Egitarauaren amaitzeko, eguneko ekitaldi nagusia izan den manifestazioan ere jende asko elkartu da.

Antolakuntzako Aner Elorzak gogora ekarri duenez, badira Arrasaten 25 urte baino gehiago kartzelan daramaten presoak: "Euren legedia beteko balute kanpoan beharko lukete, baina ez dute euren legedia ere betetzen. Horrenbeste urte eta gero bakea hitza askotan entzuten dugu baina hemen giza eskubideen urraketek duela hamar edo sei urte bezala jarraitzen dute. Egoerak horrela jarraitzen duen bitartean Elkartasun Eguna antolatzen jarraitu beharko dugu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak