Udal Gobernua pozik
Gustu guztietarako iritziak utzi ditu Erdi Azokaren itzulerak. Udal Gobernuko kide den alderdi sozialistak ohar bidez jakinarazi du "oso balorazio" positiboa egiten dutela, "turismoa bultzatzea, merkataritza lokalaren eta ostalaritza laguntzea, eta artisauen lana sustatzea" lortu delako.
Era berean, bertako saltzaile eta artisauak asetuta geratu direla adierazi du Victor Fuentes zinegotziak, eta datorren urtean berriz egiteko eskatu dietela gaineratu du.
Merke Merkauarekin talka
Ibai Arteko kide batzuek oharra helarazi zuten azoka egin aurretik, honek euren negozioak kaltetu zitzakeela esanez. Behin azoka eginda, honek Merke Merkauan eraginik izan duen galdetuta ez dute kalte handirik igarri printzipioz. "Oraindik ez gara elkarteko kideok elkartu salmentak nola joan ziren ikusteko. Baina Merke Merkaua ostiralean ere egitean asmatu egin dugula uste dugu. Azokak kalte egiteko arriskua zegoela ikusirik, ostiralean hastea erabaki genuen eta jendeak oso ondo erantzun zuen" adierazi du Arantza Arantzabal Ibai Arteko zuzendaritzako kideak.
Baleikek, bere aldetik, oharra helarazi zuen azokaren kudeaketa "desastretzat" joz. Herriko merkatariak kontuan ez edukitzea, eta azokako ekintzak herriko auzoetara ez eramatea kritikatu zuten, besteak beste.