Gazte eta helduentzat ipuin kontaketa, martitzenean

Iker Oñate 2017ko ira. 15a, 10:11

Rakugoaz –Japoniako ahozko literatura tradizioaz– gozatzeko aukera izango da martitzenean, irailaren 19an, Kulturateko Areto Nagusian. 18:30erako finkatu dute hitzordua.

Antolatzaileek argitu dutenez, !0 urtetik gorako gazte eta helduei zuzenduriko saioa eskainiko dute Axen Escalada, Arantzazu Maiz, Maider Ibarguren eta Hiromi Yoshida ipuin kontalariek.

Duela 400 urte sorturiko generoa da Rakugoa, bestelako antzerkiak –Kabukoa, adibidez– ikustera joateko aukerarik ez zuten herritar xumeei gisakorik eskaini guran. Bada, bide horretan, egunerokotasuneko gertakarietan oinarrituriko istorioak kontatzen dituzte ipuin kontalariek, helburu batekin, baina, publikoari barrea eragin nahian. Sarri, pertsonaien arteko elkarrizketa izaten dute ardatz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak