Lore eskaintza egingo diete errepresaliatuei irailaren 26an

Mirari Altube Arrese 2017ko ira. 15a, 13:00

Faxistak sartu zirenetik 81 urte pasatu direla gogorarazi du Intxorta 1937 kultur elkarteak: "Arrasaten, era batera edo bestera, milaka pertsona zigortuak izan ziren. Eta errepresaliatuak askoz gehiago izan zirela jakin arren 901i izen-abizena jarri diegu". Horiek gogora ekartzeko eta omentzeko lore eskaintza egingo dute Laubide plazako monolitoan datorren irailaren 26an (18:00).

"Frankisten errepresioak ez zituen ekarri bakarrik heriotza pelotoiak, beste honakoak ere bai: kartzela zigorrak, erbesteratuak, esklaboak lan eremuetan, lanetik botatako langileak, konfiskazioak, isunak, ama hizkuntza debekatua… Kolpe militarraren kontra agertu ziren mondragoetarrek, bai gizon bai emakume, askatasun eta eskubiderik gabe gelditu ziren", adierazi dute Intxorta 1937 kultur elkarteko kideek. Horregatik hain zuzen lore eskaintza egingo diete Laubide plazako monolitoan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak