Arrasateko ludotekek atzo, irailaren 14an ireki zituzten ateak; gazte txokoei dagokionez, auzoetakoak martitzenean jarri ziren martxan eta erdigunekoa gaur.
Ludotekak
Irailean ate irekiak izango dira Okendo, Santa Marina eta Usaetxeko ludoteketan, bertaratu eta zerbitzua gertutik ezagutzeko. Ludoteketako zerbitzua 3-11 urte arteko haurrei zuzenduta dago.
Izen ematea urriaren 2tik aurrera egin ahal izango da, ludoteketan edo Gazte bulegoan egongo diren fitxak beteta, edo on-line. Urteko kuota 30 eurokoa izango da.
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera, 17:00-20:00 (azarotik otsailera, 17:00-19:30)
Irailean zehar, ekintza bereziak egingo dira kalean
Jolas ezberdinak, amets harrapari erraldoia, musika, amaieran fruta merienda.
Irailak 21 (osteguna): Okendoko ludoteka
Zaldibar – Biteri – Herriko plaza – Seber Altube – Okendoko ludoteka
Irailak 26 (asteartea): Usaetxeko ludoteka
Maiatzaren 1a plaza – San Andreseko Gaztetxoko pareko parkea – Arimazuri plaza –
Munarreko plaza – Usaetxeko ludoteka.
Irailak 29 (ostirala): Santamainako ludoteka
Santamainako ludoteka – San Antolin parkea – inguruetatik kalejira – Santamainako ludoteka.
Familia bilerak
Urriak 17 (asteartea): Usaetxeko ludoteka.
Urriak 18 (asteazkena): Santa Marinako ludoteka.
Urriak 24 (asteartea): Okendoko ludoteka.
Gazte txokoak
12-17 urte arteko nerabe guztiei zabalik, auzoetan 3 gazte txoko eta erdigunean laugarren ba
daude eskura.
Ordutegia
Auzoetakoak: asteartetik ostiralera, 17:00-20:00
Gaztegunea: ostirala 18:00-21:00 / larunbata eta igandea 17:00-21:00
Bestetik, Gipuzkoako Foru Aldundiak zabalkunde kanpaina bat abiatu du, ludotekak eta gazte txokoak ezagutzera emateko. Kanpainaren erronka nagusia da haurrak eta nerabeak gizartean ikusaraztea eta dagokien tokia ematea. Azpimarratu nahi da eskubidea dutela beraien lekua, beraien jendea eta beraien mundua izateko. Horrela, hurrengo astetik aurrera Arrasateko 3-17 urte arteko haur eta nerabeek postaz jasoko dute zabalkunde kanpaina honetako esku orria.