Neurgailu bakarra alokatuko du Udalak, eta txandaka lekuz aldatzeko asmoa dute. Hala gidariek ez dute jakingo neurgailua martxan dagoen, eta beldur efektu horrekin hiru neurgailu alokatzea saihestu nahi izan dute. Uribarrin eta San Andresen 40km ordukoa izango da gehienezko abiadura, eta Garibain, aldiz, 30 km ordukoa.