Hori ikusirik oharra plazaratu dute, euren esker ona adierazteko.
Horren aurrean, AZE poztu egiten da eta erabaki horregatik Udala zoriontzen du. Erabakiak
suposatzen du eraikin berezia berreskuratzea eta balorean jartzea, hain zuzen, gure ondare
historikoaren eraikin bat, mehatxaturik zegoena, erortzear eta desagertzear zegoena, higiezinen
nahiengatik.
Lerro hauen bitartez, ESKERTU nahi diogu Arrasateko Udalari gure proposamena kontuan hartu
izana, Aprendizen Eskolaren eraikina birgaitzeko eta kontsolidatzeko proposamena. Bere alde
hainbatetan borrokatu dugu azken urteetan. Espero dugu eta desio dugu jarrera hau lehenestea
etorkizunean garatzekoak diren proiektu urbanistikoetan, gure aurrekoen ondarea babesteko.