Arrasateko EH Bilduk kezka helarazi dio bere legebiltzarreko taldeari, eta hori dela eta Horri esker Maider Otamendi EH BILDUko legebiltzarkide eta bozeramale ordeak informazio eskaera egin dio Iñaki Arriola Ingurumen, Lurralde antolaketa eta Etxebizitza sailburuari Arrasateko Zerrajera eremuko D lursailari buruz.
Martitzenean tramitatuko du legebiltzarreko mahaiak EH Bilduren eskaera, eta ondoren jaurlaritzak 20 eguneko epea izango du, bertan zer eta noiz egin behar duen zehazteko.
Hamar urte hauetan lurrazpiko urek zuloa bete dute. EH Bilduk salatu duenez, "ordutik hainbat kexa egin dituzte inguruko biztanleek eta ber-bertan den ospitaleko erabiltzaileek arratoiak, eltxoak eta abarrak direla eta. Udalak ere errekerimendu ugari egin dizkio Visesari, animali izurrite hauez gain eremuaren atea konpontzeko eskatuz edo azkenak landare inbaditzaileen kontrolaren inguruan".