Goikobaluko sokatira txapelketarako izen ematea zabalik

Xabi Gorostidi

Goikobalu Gaztelu jaian iaz egin zuten sokatira txapelketaren lehen edizioa, parte hartze politarekin gainera. Aurtengo txapelketa hilaren 23an egingo da, 13:45ean, eta 150, 100 eta 50 euroko sariak banatuko dituzte lehen hiru sailkatuen artean.

Izena emateko, AED elkartera (aed@aedelkartea.eus) edo Jai-Zale eta Monte tabernetara jo beharko da. Zortziko taldeak behar dira txapelketera begira, baina izen-emateak banaka zein taldeka egin daitezke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak