Arrasateren beharrei erantzuteko bost udaltzain berriren premia ikusita, EAE mailako udaltzainen deialdi bateratuan parte hartzeko erabakia hartu du udal gobernuak duela gutxi.
Orain arte, herri mailako lan-poltsa bidez bete izan dira udaltzainen lan eskaintzak, eta lehen aldiz egin dute kontratazio sistema berriaren alde.
Hala, Arrasateko Udaleko Enpresa Batzordeak oharra kaleratu du prozesuaren kontra daudela adierazteko, eta Udal gobernuak erabakia "aldebakartasunez" hartu izana salatzeko.
"Udal gobernuak erabakia hartu du sindikatuekin hitz egin eta adostu gabe. Postu horiek betetzeko hautaketa prozesua jada abiatua zegoen: Pertsonal Batzordean oinarriak onartuta, aldizkari ofizialera bidaltzeko zain, eta prozesu guztia bertan behera geratu zen, bestelako arrazoirik eman gabe" azaldu dute Enpresa Batzordetik.
Hautaketa eredu propioa
Lan eskaintza publikoa udal konpetentzia izan behar dela aldarrikatzen dute, bestela, kasu honetan, "udaltzaingoak ertzaintzaren sekzio edo sail bat" izateko arriskua ikusten dutelako.
"Uste dugu urteetan Arrasateko Udalean egin izan diren hautaketa prozesuak eredugarriak izan direla, udalak baduela nahikoa giza gaitasun eta baliabide ekonomiko horrelako prozesuak berme guztiarekin aurrera eramateko