Irailak 17, instalakuntzen erreserba finkoak egiteko azken eguna

Xabi Gorostidi 2017ko irailaren 11

Urteko hirugarren lauhilekoan udal kirol instalakuntzak erreserbatu nahi dituztenek, irailaren 17a baino lehen egin beharko dute eskaria Kiroldegian. Jarraian ikus dezakezue alokatu daitezkeen instalakuntzen zerrenda.

Alokatu daitezkeen instalakuntzak hauek dira:

  • Musakola: kantxa, tenis pistak eta padel pistak.
  • Antoña: kantxa, frontoiak eta squash-a.
  • Iturripe: frontoiak, tenis pista eta kanpo zelaiak.
  • Uarkape: frontoia eta errebotiloak.
  • Mojategi: futbol eta errugbi zelaiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak