Hasieratik lortu du abantaila Easok. Lehen bi laurdenetan nagusi izan da eta atsedenean bederatzi puntuko aldea izan du: 32-41. Atsedenaren ostean, hiru puntuko jaurtiketekin (lau sartu dituzte) eta donostiarrek erasoan egindako huts batzuei esker bi puntura hurbildu dira arrasatearrak. Baina, irudipena bat besterik ez da izan. Donostiarrek martxa bat gehiago ipini diote lehiari eta 0-9ko partzialari esker, 46-57 bukatu dute hirugarren tartea.
Eta, 46 puntutan geratu da minutu askoan MU. Laugarren laurdenaren hirugarren minutua beste arte ez dute punturik egin. Ordurako, 14 puntuko tartea zuen Easok (49-63). Azken minutuetan ezer gutxi aipatzeko. Arrasatearrek huts asko egin dituzte paseetan eta Easok ez du barkatu.
Lehen fasea
Easoren kontrako lehia Euska Kopako lehen faseko lehena izan da. Hurrengo Zarautzen kontra jokatuko du bisitari moduan. Hirugarrena, Santurtziren etxean. Laugarrenean atseden hartuko du Larreategiren taldeak, eta, bosgarrenean, Ordizia hartuko du Iturripen.
Bi talde onenek Euskal Kopako finala jokatuko dute, irailaren 30ean edo urriaren 1ean.