Erdi Aroko trobadorak, jokoak, jakiak eta ikuskizunak Arrasaten

Bi egunez salmenta postuak eta mota askotariko ikuskizunak eta tailerrak izan dira herrigunean. Eguraldia ez da beti lagun izan baina enpresa antolatzailea pozik agertu da arrasatearrek egindako harrerarekin.

Xaboiak, gozoak, egurrezko jostailuak, burdinazko tresneria... askotariko produktuak ikusteko eta erosteko aukera izan da bi egunotan Arrasateko Erdi Aroko azokan. Urteak ziren egiten ez zela, eta Udalak kontratatutako Pegasus enpresako arduradunen esanetan publikoak harrera oso ona egin dio. "Zapatu goizean oso giro polita izan genuen eta jende ugari gerturatu zen. Arratsaldean euria izan zen nagusi eta nabarmen jaitsi zen jendea. Salmenta postuetan igarri zuten. Antolatutako ikuskizunetarako, ordea, beti agertzen zen publikoa. Bat bertan behera utzi beste aukerarik ez genuen izan baina gaueko piroteknia saioarekin aurrera egitea erabaki genuen. Prest zegoen eta jendea etorri zen. Oso pozik gaude izandako harrerarekin", adierazi dute. 

Ipuin kontalari saioa, mota guztietako trobalariak kalez kale, sufi dantza, fakirraren ikuskizuna... Gaur goizean ere mugimendua izan da azokan. 20:30ak bitartean jarraituko du zabalik.

Erlazionatuak

Erdi Aroko azoka Arrasate, argazkiak

Arrasate

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.