Lau musika taldek emango diote hasiera, gaur, Elkartasun Egunari

Larraitz Zeberio Lekuona 2017ko ira. 9a, 17:01
Agerraldia gaur eguerdian Arrasaten Elkartasun Eguna aurkezteko.

Drop, Antiligent, Legen Beltza eta 5 Twisters taldeek egingo dute kontzertua, gaztetxea, 22:00etan. Hurrengo zapatuan emango diote jarraipena egitaraua. Ekintzak aurkeztearekin batera antolatzaileek iluntzerako deituta dagoen manifestazioan parte hartzera deitu dituzte herritarrak.

Hastear da Arrasaten 12. Elkartasun Eguna. "Antolatzen jarraitzeko arrazoiak ugariak dira. Konponbide eta bake eszenatokitik urruti gaude oraindik Euskal Herrian… injustiziak, ukazioak eta mendekuak bere horretan dirautelako", adierazi dute antolatzaileek gaur egindako agerraldian. Kepa del Hoyoren kasua aipatu dute, eta gogoan izan dituzte 65 espetxetan dispertsatuak dauden 332 presoak. "Urgentziazko gaia da biziarteko espetxe zigorrarekin eta dispertsioarekin amaitzea. Elkartasuna aldarrikatzen jarraituko dugu ukazioari konpromisotik erantzunez bakearen, behin betiko konponbide demokratikoaren, eta pertsona guztien eskubideen alde sare herritarrak antolatuz", esan dute.

Ekintzak bi aste bukaeratan

Gaurko kontzertuekin abiaraziko dute 2017ko Elkartasun Eguna, baina jarraipena izango du hurrengo zapatuan. Zentzu horretan Elkartasun Eguneko antolatzaileek hitz gogorrak izan dituzte Arrasateko Udalarekiko. "Beste azoka bat antolatu dute egun horretan guri ezer esan barik. Eskerrak eman nahi ditugu gurekin hain ondo jokatzeagatik", adierazi dute.

Irailaren 16ko ekintzei dagokienean iragarri dituzte jokoak eta tailerrak Biteri plazan, 11:00etan; kontzertuak Kajoi-Itzala eta Ezkinan, 12:30ean; bazkaria Biteri plazan, 14:30ean eta arratsaldez hamar talderen zuzeneko kontzertuak beste hainbat tabernatan, 17:00etan eta 18:00etan. Bazkarirako txartelak 13 eurotan daude salgai Monte, Basati eta Taupa tabernetan.

Manifestazioa 19:30ean

Elkartasun Egunari amaiera emateko urteroko manifestazioa deitu dute antolatzaileek. 19:30ean abiatuko da plazatik "euskal preso, errefuxiatu, eta iheslari politikoen eskubideen defentsan". Parte hartzeko dei egin dute.

Erlazionatuak

Elkartasun Eguneko kontzertuak

Imanol Soriano 2017 ira 10 Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak