Eskarmentu handia duen taldea da; Europako herrialde askotan birak egin ditu, eta nazioarteko sei sari irabazi. "Afrikako gospela eskainiko dute, a capella. Kantu tribalekin dago osatuta euren errepertorioa, eta, besteak beste, luganda, swahili, ancore eta lingala hizkuntzetan abesten dute. Orain dela hamaika urte sortu genuen Ugandako gazteen aldeko proiektuaren alde abestuko dute; proiektu horren bitartez abiatu zen Aba Taano taldea. Emanaldia dohainik izango da, baina diruz laguntzeko aukera izango dute bertaratzen direnek", azaldu dute GKEko ordezkariek.