Elkartasun egunaren 12. edizioko egitaraua

Jokin Guridi 2017ko ira. 1a, 14:13

Elkartasun egunaren 12. edizioa Irailaren 9an eta 16an ospatuko da. Beste urte batzuetan bezala, herriko tabernetan zehar kontzertuak izango dira eta baita bestelako ekintzak ere. 

Euskal preso, errefuxiatu eta iheslarien eskubideen defentsan antolatzen den egun honetan aldarrikapenak bat egingo du festarekin. Horretarako, egitarau zabala prestatu da bi egunetan zehar banatuta:

Irailaren 9a, larunbata

  • 22:00tan kontzertua gaztetxean: Drop! aretxabaletarren hardcore basatia, 5 Twisters arrasatearren itzulera urte askoan jo gabe egon ondoren, Antilligent berlindarren hardcore-punka eta Azpeitiko Legen Beltza taldearen trash-metala ikusteko aukera.

Irailaren 16a, larunbata

  • 11:00etan umeen txokoa Biteri plazan, jolasak, tailerrak, musika eta pintxoak egongo direlarik.
  • 12:30tan kontzertuak: Herstura, Taupa tabernan, eta Jasan, Monten.
  • 13:15tan kontzertuak: Ain1, Kajoi eta Itzala taberna kanpoaldean, eta Trutens Band, Ezkinan.
  • 14:30tan bazkari herrikoia Biteri plazan. Bazkarirako txartelak salgai egongo dira 13 eurotan Monte, Basati eta Taupa tabernetan.
  • 17:00tan kontzertuak: Deskarga, Ekaitz tabernan; WC, Branka Tabernan; Bitz, Etxoste tabernan; Crap Iturriotz tabernan; eta Tara, Iluntz tabernan. 
  • 18:00tan kontzertuak: Perlata, Osorik tabernan; Hiena, Jai Zale tabernan; Txerrikumeak, Basati taberna; Tears & Beers, DAT tabernan; eta Las Clitorix, Muxibar tabernan.
  • 19:30tan manifestazioa herriko plazatik abiatuta euskal preso, errefuxiatu eta iheslari politikoen eskubideen defentsan.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak