Mondrak Deustoren aurkako lagunartekoa jokatuko du abuztuaren 23an Mojategin

Zuri-moreek denboraldi aurreko lehen partidua dute, eta Aitor Lopez Rekarte arrasatearrak zuzentzen duen Deusto taldearen kontra. Horrez gain, aste honetan beste bi norgehiagoka izango dituzte, Briviesca eta Aloña Mendi taldeen aurka.

2017-2018 denboraldia hasi aurretiko prestaketetan dihardute jadanik sarrailagileak, Jorge Davila entrenatzaile berriaren esanetara. Ligako lehendabiziko partidua Añorgaren kontra jokatuko dute etxean, iraileko bigarren asteburuan. Dena den, horren aurretik ere badituzte zenbait hitzordu; horietako lehena, gaur, abuztuak 23, 20:00etan Mojategin, Deustoren arteko lagunartekoa.

Gaurko partiduaren ostean, abuztuaren 27an arrasatearrek Burgosko Briviesca herriko torneoan parte hartuko dute. Hilaren 31n, berriz, lagunarteko derbia izango da Mojategin, Mondra - Aloña Mendi (19:30ean). Ondoren, irailaren 2an, Arrasate Hiria Torneoa izango da, eta irailaren 6an, berriz, Ermuaren aurka jokatuko dute (19:00etan Mojategin).

Arrasate Hiria

Irailaren 2an Arrasate Hiria torneoa jokatuko dute Mojategin, urtero bezala. Mondra, UDA, eta Debako Amaikak Bat taldeen arteko txapelketan honakoak izango dira ordutegiak:

17:00 UDA - AMAIKAK BAT

18:00 MONDRA - AMAIKAK BAT

19:00 MONDRA - UDA

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.