Gaztetxoek hasi dituzte Zerrajerako jaiak

Jaiak ospatzen ari dira gaur Arrasateko Zerrajeran. Gaztetxoak izan dira festei hasiera eman dietenak, eurendako jolasekin hasi baita algara. Karta bilketa, goxoki arrantza, ahulkien jokoa... ume eta gaztetxoek ez dute aspertzeko tarte larregirik izan.

Garai bateko Zerrajerako festari testigua hartuz, asko izan dira, festak behar bezala ospatzeko txapelak armairutik atera dituztenak. Etxeko txikienek baina, mozorroak nahiago izan dituzte.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.