Aurten ere diru-bilketa handiena Arrasatekoa

Xabi Gorostidi 2017ko uztailaren 13a

Ademgi elkarteak Gipuzkoan antolatzen duen 'Busti Zaitez' kanpainaren 20. edizioan, Arrasate izan da esklerosi anizkoitzaren alde diru gehien batu duen herria. Zentzu horretan Toki Argi Jubilatuen Elkarteak eta Ademgik oharra helarazi dute eguna arrakastatsua izatea posible egin dutenei eskerrak emateko.

Esker oneko izan hitzak izan dituzte herritarrentzako, kiroldegiko langileentzako, eta baita horren berri eman duten komunikabideentzako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak