Hamaika posturekin osatuko da uztaileko baserritarren azoka

Zapatu goizean egingo da Seber Altube baserritarren azokaren uztaileko edizioa. Oraingoan, aipagarria da ez dela ekintza osagarririk egingo. "Beti saiatzen gara, tailer edo bestelakoekin azoka erakargarriagoa bihurtzen, baina oraingo honetan ez da posible izan" adierazi Nerea Lazpiur garapen iraunkorreko teknikariak.

Seber Altubera hurbiltzen direnek hamaika postu izango dituzte, non sasoiko produktuak, kontserbak, okela ekologikoak, egurrezko tresnak eta orturako makinaria egongo diren salgai.

Sasoiko produktuen artean hauek nabarmendu ditu Lazpiurrek: kalabazinak, lekak, Gernikako piperrak, berenjenak, zerbak, pepinoak eta erremolatxa.

Azkenik aipatzea irailera arte ez dela azokarik izango, abuztuan ez baitute egingo.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.