Urko Gorriti izan da azkarrena II. Arrasate Sarian

Esprint estuan gailendu da Irabia taldeko txirrindularia, Mikel Orbearen (Atracciones Sanz) eta Josu Alvarezen (Ciclos Iturriaga) aurretik. Neska azkarrena Arantxa Garikano izan da. Mendiko saria Josu Alvarezek irabazi du eta tarteko helmugena, Koldo Zubiak.

Arrasateko Garibai etorbidean izan dute irteera eta helmuga, kadete mailako ziklistek. Mutil eta neska ziklistak egin dute lasterketa batera. Lehen kilometroetan ihesaldi saiaketa ustelak egon dira. 40. kilometro inguruan taldetxo bat osatu da eta hortik irten da irabazlea. Azken zuzenean, hortzak estutu eta esprint gogorra eginez, Gorriti izan da onena. "Gustura geratu naiz. Baneukan gogoa lasterketa bat irabazteko. Horregatik bota dut deiadarra helmuga gurutzatu ostean", esan du bukaeran.

Erlazionatuak

Arrasateko II. Saria, kadete mailako lasterketa

Arrasate

Urko Gorriti izan da bizkorrena Arrasateko kadete mailako lasterketan. Neska azkarrena Arantxa Garikano eta mendiko saria Josu Alvarezek irabazi du...

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.