Udazabal egitarauaren barruan, talde moduan lehenengo kontzertua eskaini du Shalom Shalom!! boskoteak eta blues, soul, jazz eta funk estiloko doinuekin entzule ugari batu dute. Nabarmentzekoak, musikarien abilezia eta Bea Asurmendi abeslariaren ahots indartsua. Argi geratu dira horiek, esaterako, Marvin Gayek eta Creedence Clearwater Revivalek ezagun egin zuten I Heard it Through the Grapevine abestiaren bertsioarekin.