Shalom Shalom!! taldearen debuta

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2017ko uzt. 6a, 11:04

Aspalditik zuten Bea Asurmendi aramaioarrak eta Arrasateko Aitor Morenok eta Jon Gartziak elkarrekin proiektu bat egiteko gogoa; musikari profesionalak dira hiruak. Bihar, egubakoitza, Jose Letona plazan 20:00etan egingo dute Shalom Shalom!!! taldearen estreinaldia. Arrasate Irratian izan ziren atzo, eguaztena. Hemen duzue elkarrizketa osoa entzungai.

Gabonetan elkartu eta egitasmoa sortzeko lanean hasi zen bakoitza bere kontura, eta martitzenean egin zuten lehenengo entsegua elkarrekin. Debagoieneko hiru musikariez gainera Durangoko Asier Elias bateria-joleak eta Ander Unzaga piano-joleak osatzen dute musika beltza oinarri duen boskotea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak