Ate irekiak Mondragon Linguan astearte eta asteazkenean

Jokin Guridi 2017ko uzt. 3a, 13:26

Jolly Phonics metodoa erabiliko dute 3 urtetik aurrerako haurrek ingelesa ikas dezaten uztailaren 4ean eta 5ean aurkeztuko duten SuperKids zerbitzu berrian. Arrasateko Araba Etorbideko egoitzan izango dira ekintza guztiak.

Jolly Phonics Erresuma Batuan garatu den metodo arrakastatsua da. Honen bitartez, 3 urtetik aurrerako haurrek ingelesezko soinuak identifikatzen eta artikulatzen ikasten dute Synthetic Phonics sistemaren bitartez, hizkien soinuak erabiliz. Ingeles hizkuntzan soinu garrantzitsuenak 40 inguru dira eta hauek hitzekin erlazionatzen dira ikasketa errazagoa egiteko. Ama hizkuntza ikasteko erabiltzen den era oso antzekoan ikasten dute. 

SuperKids zerbitzu berria 2017-2018 kurtsoan eskainiko du Mondragon Linguak eta hau aurkezteko, ate irekien jardunaldiak antolatu ditu astearterako, uztailaren 4a, eta asteazkenerako, uztailaren 5a. Jardunaldi hauetan haurrei zuzendutako ipuin kontalari bat egongo da, ipuinak ingelesez kontatuko dituena eta 3 urtetik aurrerako haurrei egokitua egongo dena. Honetaz gain, beste hainbat ekintza egiteko aukera izango dute haurrek ingeles hizkuntzarekin beraien lehen kontaktua izan dezaten.

Jardunaldi hauetan parte hartu nahi izanez gero, aurrez izena eman behar da 943712055 telefonoan edo superkids@mondragonlingua.com helbidean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak