Jaietan Ertzaintzaren aurka agertutako mezuak salatu ditu Arrasateko PSE-EEk

Txosnagunean agertutako 'Typical Basque Terrorist' pegatinak edo Maalako biribilgunean agertutakoa jarri dituzte adibide gisa. Oscar Garciaren iritziz "batzuk ez dira ohartu garaiak aldatzen ari direla" eta garbiketa brigadari agindu dio era horretako pankartak ahalik eta azkarren kentzeko.

Duela bi urte arte, txosna batzordeak presoak omentzen zituela gogorarazi du, presoen aldeko manifestazioa euren jaien egitarauen barruan sartzen zelako. Era horretako ekintzek "iragan lotsagarria" gogorarazten diotela esan du, "batzuek jaiak ETAri gorazarre egiteko erabiltzen zituztelako".

"Gaur egun gorazarre mezu horiek gabeko jaiak gozatzeko aukera daukagu, nahiz eta batzuk jaiak politizatzeko ahaleginak egin" adierazi du Garciak.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.