Arrasateko Bandak San Juan kontzertua eskainiko du bihar

Urtero bezala, San Juan egunean, ekainaren 24an, hain zuzen, Arrasate Musikaleko bandak kontzertua eskainiko du; eta hura bihar bertan izango da.

Bihar goizean eskainiko dute Arrasate Musikalekoek urteroko San Juanetako kontzertua. Musika emanaldia, bihar 13:00etan izango da Monterron parkean eta, bandak, guztira, zazpi abesti eskainiko ditu. Hala ere, goizeko hamaiketan kalejira ere izango da bandaren eskutik udalerriko kaleetan zehar.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.