Lepo bete zen atzo Amaia Antzokia

Ane Vitoria 2017ko eka. 17a, 10:41

Arrasate Musikalek eta Arrasateko Ballet taldeak kurtso amaierako emanaldia eskaini zuten atzo arratsaldean Amaian. Jende asko gerturatu zen ikuskizunera.

Atzoko emanaldiak bi ordu inguru iraun zuen eta honetan, asko izan ziren eskainitakoak. Arrasate Musikalek eman zion hasiera ekitaldiari eta guztira, bost emanaldi eskaini zituen. Lehenengo emanaldia musika tailerretan dauden haurrak eskaini zuten Karmele Irazabalen zuzendaritzapean; eta honetan, Dantza Portugesa, Haize harroputz eta Munduko Dantzak abestiak interpretatu zituzten txikitxoenek. 

Horien ostean Soka talde txikia, Jurasiko´s taldea, Junior´s taldea eta Orkesta gazteak ekin zioten emanaldiari. Senior´s taldea ere parte hartzekoa zen, baina, azken momentuan abeslari batek ezin izan zuen abestu eta beraz, euren emanaldia bertan behera gelditu zen. Ezusteko txiki hori alde batera utzita, kurtso amaierako emanaldia oso ondo joan zela esan zuen Arrasate Musikaleko tronpeta irakasle eta ekintza arduradun den Edorta Aiastuik: "Gaurko emaitza oso positiboa izan da bai ikasle aldetik, baita, ikusle aldetik ere. Jende asko gerturatu baita emanaldira. Gainera, ikasleek oholtza gainean oso ondo moldatzen dira urteak baitaramate honetan".

Ballet ikuskizuna

Arrasate Musikalen ondoren, Ballet taldekoek euren emanaldiari ekin zioten, eta guztira bederatzi koreografia eskaini zituzten: Alegria, Pin Up, Selva, Nuevas Sensaciones, Despierta tu ternura, Geometrico, Salgamos de la monotonia para encontrarnos con unno mismo ...respira y llenate, Una despedida con corriente eta Pequeñas princesas.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak