Txartelak agortu arren BAZen izena eman ahalko da 'Zeuk iñ zeuk jan' bazkarirako

'Zeuk iñ zeuk jan' herri bazkaria Azoka Plazan egin zen iaz lehen aldiz; aurten ere bertan egingo da.

Gaur, ekainak 15, 08:00etan ireki du Arrasateko Udalak sanjuanetako Zeuk iñ zeuk jan herri bazkarirako izen-ematea, eta bi orduan agortu dira txartelak. Hala ere, Udalak leku gehigarriak jarriko ditu azokaren inguruan: "Edukiera handitzeko leku gehigarriak jarriko dira eta horregatik izen-emateak zabalik jarraituko du, BAZen".

Janaria prestatzeko tresneriari dagokionez, bakoitzak berea eraman beharko du eta berrerabilgarriak izan beharko dute. Dena den, Udalak eskura izango ditu hainbat edalontzi eta plater hala behar dutenentzat. Era berean, azoka plazatik kanpo gune bat ezarriko da janari prestaketarako eta bertan, Udalak su kopuru jakin bat ere izango du. Su txikia eskatu dutenen artean zozketa egingo dute aurrerago; parte hartzaileek aldez aurretik jakingo dute sua erabili ahalko duten edo ez.

Jende gehiagok parte hartzeko aukerak baloratzen

Udal Gobernuak adierazi berri duenez, izen-emateak izan duen "harrera itzela" ikusita, pentsatzen ari dira gune bat egokitzea Azoka Plazaren inguruan, kanpoan geratu ahal izan diren herritarrek ere parte hartzeko aukera izan dezaten: "Izen-ematea gaur ireki da eta dagoeneko plaza guztiak agortu dira. Hori dela eta, Udalak leku gehigarriak jarriko ditu Azoka Plazaren inguruan edukiera handitzeko eta horregatik izen emateak zabalik jarraituko du, BAZen".

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.