Ekainaren 24ko Dragoi Janerako txartelak salgai daude gaurtik

Itziar Larrañaga Sarasola 2017ko eka. 14a, 14:55
Dragoi Jana'17-ko kartela

Ekainaren 24an, herriko plazan, egingo den Dragoi Janerako txartelak gaur, eguaztena, jarriko dira salgai. Honako tokietan erosi ahalko dira: AEDn, Debagoieneko AEKn, eta Monte, Jai Zale eta Irati tabernetan.
Prezioa iazko berbera izango da: 10 euro arrunta eta 8 euro AEDko bazkideentzat zein AEK-ko ikasleentzat.

Hurrengo asteko zapatuan egingo da aurtengo Dragoi Jana. Afaltzeko bertan erretako dragoi txuletak piperrekin, gazta eta irasagarra egongo dira eta ostean kafea eta txupitoa ere eskainiko dira. 21:00etan hasiko da afaria, ondoren 22:30etik 23:00etara jolas zozketak egongo dira eta amaitzeko 23:15etik aurrera disko festa Oihan Vegarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak