Ekaineko baserritarren azoka antzerkiarekin dator

Garai On Naturartearen egoitzan entseatzen duen Bapatean taldeak Baserriko Porrusalda ikuskizuna plazaratuko du. Horretaz gain, 15 postu jarriko dituzte bertako eta kanpoko ekoizleen barazkiak, okela ekologikoak edo egurrezko tresnak saltzeko.

Zapatu honetan, hileko hirugarren zapatuetako ohiturari bat eginez, eskualdeko baserritarren produktuak erosteko aukera izango da Seber Altube plazan.

Antzerki eta guzti

Nerea Lazpiur Debagoieneko Toki Garapeneko teknikariak  azaldu duen bezala hilero ekintza osagarria bat egiten saiatzen dira, azokak puntu dinamikoago bat izan dezan. "Oraingo honetan Debagaraia Landa Garapena eta Debagoieneko Turismoaren ekimenez kale antzerkia egingo du Bapatean taldeak".

Garai On Naturartearen lokalean entseatzen dute eta Baserriko Porrusalda deituriko ikuskizuna eskainiko dute.

Hamabost postu

Debagoieneko hamaika eta kanpotik etorritako beste lau postu jarriko dira. Egongo diren produktuen artean garaiko barazkiak, okela ekologikoa edo egurrarekin landutako tresnak.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.