Egitarau "herrikoia" sanjuanetako "gune askerako"

Txosna batzordeko kideak atzo Txosnagunea izango den Kondekuan, egitarauaren aurkezpenean.

Atzo aurkeztu zuen sanjuanetako Txosna Batzordeak aurtengo jaietarako egitaraua. San Juan bezperako bazkaria Uarkapera bueltatuko da –iaz Biterin egin zuten– eta nobedade nagusia dira San Juan eguneko olinpiadak eta ekainaren 25erako prestatu duten Mozorro Eguna. Txosnak ekainaren 23an, 24an eta 25ean egongo dira zabalik.

Ekainaren 25erako antolatu duten Mozorro Egunaren harira, Txosna batzordeko kide Iker Agirrek azaldu du festetan mozorrotzeko ohitura Arrasatera ekarri gura dutela: "Arrasaten mozorrotzeko ohiturarik ez dago eta horri buelta eman gura diogu, mozorrotzeko osagarriak-eta aterata".

Aurten ere "gune askea" izango da txosnagunea: "Askotan esan izan dugu jaiak herritik herriarentzat antolatu behar direla, baina lelo hori praktikara eramatea ez da beti erraza izaten. Aurten ere hori bilatzen saiatu gara eta pozik gaude lortutako emaitzarekin. Esan gabe doa txosnagunean ez direla jarrera sexista, xenofobo edota homofoborik onartuko. Hori oso argi daukagu".

Jarraian, txosnetako egitaraua osorik:

Kartelaren egilea Ane Agirre arrasatearra izan da eta zapian joango den diseinua, berriz, Miren Barrenetxeak egin du.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.