Jai giroa izan da nagusi ikastolaren bueltan gaur, ekainak 9. Ikasturtea bukatzear da eta lagunartean agurtu gura izan dute guztiek. Hori horrela, ikastolako ikasleak, irakasleak eta senideak gonbidatu dituzte bai jaialdira, bai ekitaldiotan parte hartzera. Bertsolarien eta trikitilarien saioak izan dira, ikastolako abesbatzaren emanaldia, talde txikien musika emanaldiak eta hainbat eratako beste ekitaldi batzuk.
Jolas ere egin dute; txikienek gaztelu puzgarrietan, eta nagusiagoek xaboi burbuilak egiten, txanponak botatzen eta diaboloarekin, besteak beste. Bigarren eskuko jostailuak eta eskulanak ere saldu dituzte Jeiki fundazioarendako dirua lortzeko. Eta hori guztia jatekoak eta edatekoak lagun eginda.