Kalean kirol ezberdinak praktikatzeko aukera

Joan den urtean Kirola Kalera Eguna ospatu zen lehendabizikoz Arrasaten eta bihar berriz ere ekingo diote ekimen honi. Udal Kirol Sailaren eskutik datorren ekimen horren helburuetako bat da udalerriko kirol taldeek urtean zehar egiten duten lana ezagutaraztea.

Joan den urtean,  ekimen horren bueltan Arrasateko kirol talde gehienak biltzea lortu zuen Udaleko Kirol Sailak. Kirola Kalera Egunaren xede nagusia kirol talde ezberdinek urtean zehar egin duen esfortzua ezagutaraztea da, baina baita udalerrian lantzen diren kirol mota ezberdinak zeintzuk diren erakustea. Gainera, aukera ona da herritarrek kirol probatu ahal izateko. Kirola Kalera Eguna bihar izango da, Arrasateko erdigunean, 10:30etik 13:00etara bitartean.

Arrasateko Erdigunean 

Aurreneko edizioan, kirola kantxetatik, zelaietatik eta halako esparruetatik atera zuten kalean zehar burutzeko asmoz; eta aurten gauza bera egingo dute. Kirola praktikatzeko proposatu diren espazioak Herriko Plaza, Biteri plaza eta Seber Altube plaza dira, baita hiru horien inguruneak ere. Leku horiek elkarren artean oso hurbil daude, eta horregatik aukeratu ditu Kirol Sailak, modalitate guztiak ahalik eta gertuen egoteko. Modu horretan, kirol bat baino gehiago praktika nahi duten herritarrei erraztasunak eskaintzeko. 

Hamaika aukera

Bihar goizean eskainiko diren ekintzak askotarikoak dira. Aipatu bezala, kirol horiek Arrasateko erdigunean praktikatuko dira, eta hainbat gune ezberdin izendatu dituzte:

ELIZAKO PARETA, ITURRIOTZ KALETIK (1 GUNEA

11:30-13:00 Pilota 

Arrasate Pilota elkartearen eskutik. Pilotari gazteenekin erakustaldi txiki bat egingo dute, “kaleka” jokatuz eta parte hartu nahi duen jendea gonbidatuz. Horretaz gainera, eskuak babesteko “takoak” nola jartzen diren eta nolakoak diren ere erakusten ibiliko dira. 

HERRIKO PLAZA (2 GUNEA

11:00-12:00 Errugbia 

Herensugea Errugbi taldearen eskutik. Jokoak eta errugbi ariketa ezberdinak burutuko dituzte, jendeari parte hartzera gonbidatuz. 

12:00-13:00 Altuera jauzi erakustaldia 

Arrasate atletikoren eskutik eta jendeari probatzeko aukera emanez. 

12:00-13:00 Boccia 

Dordoka taldearen eskutik. Boccia erakustaldi bat egingo dute. Baita gurpildun aulkiekin ibiltzen zirkuitu antzeko batean erakustaldi bat. 

SEBERO ALTUBE PLAZA (3 GUNEA

10:30-11:15 Futbola 

Mondra Futbol Taldearen eskutik. Penalty jaurtiketen lehiaketa eta 2x2 edo 3x3ko partida txikiak, jendeari parte hartzeko gonbidapena eginez. 

11:15-12:00 Eskubaloia. 

Arrasate Eskubaloi taldearen eskutik. Ginkana bat prestatuko dute eta baita 4x4ko partidak ere eskubaloian aritzeko. 

12:00-13:00 Areto-futbola

Mondrate Areto Futbol taldearen eskutik. 3x3 ko partidak jokatuko dituzte, porteria handiak eta txikiak erabilita. 

BITERI PLAZA ETA INGURUAK (4, 5, 6, 7, 8 ETA 9 GUNEAK

10:30-12:00 Kenpo eta Judo: Defentsa Pertsonalaren erakustaldia 

Kenpo eta Judo Arrasate Taldeen eskutik Defentsa Pertsonalaren erakustaldia. 

11:00-12:00 Cricket 

Pakistan eta Indiako etorkinen eskutik. Pakistanen eta Indian horren ezaguna den jokoaren erakustaldi txiki bat, espazio murriztuan partida bat jokatuz eta jendeari parte hartzeko aukera emanda. 

11:30-13:00 Saskibaloia 

Arrasate Ointxe saskibaloi taldearen eskutik. Kanasta bat egongo da eta bertan 3x3ko partidak jokatuko dituzte. Jaurtiketa lehiaketak ere egingo dituzte, herriko jende desberdinak parte hartu dezan. 

11:30-12:30 Boleibola 

Arizmendi Kirol Elkartearen eskutik. Boleibol partidak, 3x3ko partidak jokatuko dituzte. 

11:30-12:30 Karate 

Saioa Karate taldearen eskutik. Karate erakustaldia egingo dute. 

11:30-13:00 Ginkana 

Dorleta txirrindulari elkartearen eskutik. Ginkana bat egingo da parte hartzeko aukera librearekin 

12:00-13:00 Haurren judo erakustaldia 

Judo Desoreka taldearen eskutik. 8-12 urteko haurrekin erakustaldia egingo dute. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.