Udalarekin eraginkorrago komunikatzeko bide berriak

Irudia: www.movilzona.es

WhatsApp eta Telegram kontuak martxan jarriko ditu Udalak herritarrekin hartu-eman zuzenago eta hurbilagoa izateko helburuarekin. Hala, udal kudeaketarekin lotutako edozein kexa, iradokizun edo abisu mugikorra poltsikotik aterata egin ahal izango da. Horretarako zenbakia, honakoa: 688 732 463.

Orain artean Udalean jaso diren edozein iradokizun edota kexak bezalaxe izapidetu edota tramitatuko dira WhatsApp edo Telegram bidez jasoko direnak. Beraz, komunikazio bide berriek ez dute eraginik izango udal teknikarien lan egiteko moduan, herritarrei udalarekin harremanetan jartzeko komunikazio bide berri bat ireki besterik ez da egingo.

Erantzunak ere bide beretik jasoko dituzte herritarrek, beti ere bulego ordutegietan eta BAZ-ean arduratuko dira kanal berrien mezuak jasotzeaz eta erantzuteaz.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.