Legends eta Betrayer taldeak Zaldibarko finalean

Imanol Gallego 2017ko eka. 3a, 17:21
Legends eta Elorra taldeek jokatu dute lehen finalerdia.

Legends eta Betrayer taldeek goizean lortu dute Zaldibar txapelketako finalerako txartela. Lehenek gogotik sufritu dute. Betrayer taldeak, aldiz, norgehiagokaren maila parekatua erakusten ez duen aldeko markagailu bati esker sailkatu da. Finala datorren zapatu arratsaldean jokatu dute.

Finalerdi bat ez da egunero jokatzen, eta asko izan dira Zaldibar txapelketako partiduak ikustera gerturatu direnak. Elorra eta Legends izan dira frontoiko kantxara salto egin duten lehenak. Oso partidu parekatua izan da, eta azken unean Legends taldearen alde edukitako penalti bikoitz batek erabaki du azken emaitza (3-4).

Betrayer eta Jibarosen arteko finalerdiaren emaitza aldiz, oso bestelakoa izan da. Talde beteranoak 7-1 irabazi du. Markagailuak kontrakoa adierazten duen arren, oso norgehiagoka estua izan da. Betrayer taldeko jokalariek aukera guztiak aprobetxatzen jakin dute, eta horiei esker lortu dute final handirako txartela. 

Finala zapatuan

Ordutegia zehazteke dagoen arren, antolatzaileek aurreratu dute finala arratsaldean izango dela. Finalaren aurretik jokatuko da hirugarren eta laugarren posturako lehia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak