Festa giroa nagusi Arrasateko Herri Eskolaren ikasturte amaierako jaian

Arrasateko Herri Eskolako kideek gaur egindako argazki erraldoia.

Ipuinak, kareta tailerrak, bertsoak eta margoak izan dituzte ikasleek, irakasleek eta gurasoek Biteri plazan egindako festan.

Gustura ibili dira Herri Eskolako kideak gaur arratsaldean Bitera plazan egindako festan. Laster emango diote amaiera 2016-2017 ikasturteari eta ate joka dituzte udako oporrak. Entzutetsua eta koloretsua izan da Arrasate erdigunean egin duten jaia. Puzgarri bat, askaria, askotariko tailerrak, ipuin kontalaria eta jan-edana izan dituzte, beste batzuen artean.

Erlazionatuak

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.