Eusko Jaurlaritzako Zupiriak, Dobaranek eta Alkortak zain zituzten Goiena Komunikazio taldeko zuzendari nagusi Iban Arantzabal, Tokikom euskarazko toki hedabideen bateraguneko zuzendari Alaitz Artolazabal, eta presidente Jone Guenetxea.
Goienaren eraikina bisitatu eta bertan egiten den lana gertutik ezagutzeko aukera izan dute Eusko Jaurlaritzako hiru ordezkariek. Hala ere, Zupiriak adierazi du aspalditik ezagutzen duela Goiena eta Arantzabalek azaldu du garrantzitsua dela agintariek eta hedabideek norabide berean lan egitea.
Goienara egindako bisitan tokiko hedabideen arazoak edota estrategiak zeintzuk diren ere azaldu dizkiete ordezkari politikoei.
Euskarazko tokiko hedabideen, Goienaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko elkarlanerako asmoak berretsi egin dituzte bisitan.